2013/10/23

Bideko lagunak

Bidaian zehar jende asko ezagutzen ari gara, baina momentuz gu bezelako ero gutxi. Momentuz, bat: Voitek.

Voitek Iranen
Kubako bidaia bukatuta, Cancuneko aireportuan bizikletak montatzen ari ginela, hara non azaltzen den beste ziklobidaiari bat. Gure ondoan jarri ta bera ere bere montaketa lanean hasten da. Gu Habanatik eta bera Poloniatik. Tarteka ingelesez hitz gutxi batzuk partekatu genituen (nongoak ginen, nora gindoazen...) baina bakoitzak bere bidea hartu zuen.

Hamabost egun beranduago, herri txiki batean gaudela, kasualitatez elkar topatzen dugu. Bide ezberdinetatik etorri garen arren, gure bideek bat egin dute. Pozez, guk gaua pasa behar genuen txabolara gonbidatu genuen. Afaria konpartitzeaz gain, bata bestearen esperientziak ere elkarbanatu genituen. Postrerako, bere gitarratxoa atera ta bospasei abesti entzuteko aukera izan genuen; polonieraz zein errusieraz.
Fisika eta matematika ikasketak amaitu berri ditu berak, eta orain denbora hartu du hausnarketarako, bizitzan zer nahi duen erabakitzeko asmoz. Momentuz, ez du Poloniara itzultzeko datarik jarri. Ertamerika eta Hegoamerika ezagutu nahi ditu.

Lehen ere, bidaiatutako mutila da (Kirghiztan, Iran, Bielorrusia...) autoestop eginez. Hemen duzue bere bloga: http://fizyk-w-podrozy.blogspot.com  Goiko partean itzultzailea duzue polonieratik euskarara pasatzeko.

Nork daki berriz elkartuko garen errepidean edo mahai inguruan, seguru baietz. Norabide bera daramagu --> Hegoaldea.

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

iepa!! jodee earra abestia..aer gehiotan ikuste zuen..ondo iruitze zait denboa hartzia bizitzaz reflexionatzeko..oso mazoka izan ber da karrera bukau ta lanian hastia.(diru baliabide nahikua izanez geo bidaitzeko noski)..animo pareja!!ta aer bidairi gehio ezagutzeituzuen!esperientzi hori unikua dakazue ta..alee ondo segii!!jungo naiz zuen abenturak irakurtzen ta komentatzen..zaituu bata bestiai ta zaitu zuen buruak!aioooo!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

A ze artista Voitek hau, eta ez bakarrik abestiagatik.
Zuek ere ez zeate atzean geatzen, primeran ari zeazte moldatzen eta bidaiari zukua ateratzen.
Animo eta aupa zuek!

Imanol.

Pello eta Malen erabiltzaileak esan du...

Aupa Imanol, atzo zure korreora gure erantzuna bidali genuen, irakurri al dek?
Mesedez ez galdu ostiraletako gure ohitura hori, han nahi zaituztegu bueltatzen garenean.
Ondo segi

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Aupa Bikote eta gainontzeko belarriak.
Erresidentziko ohea ez da batere txarra baina pozik aldatuko nuke hamaka hoietako batengatik.
Hi, ba Polakoak aipatzen zituen herrien artean, bada bat atentzioa deitzen ditena. BIELORRUSIA da, hauek lehenean jarraitzen dute. Eta oso ondo daramatela dirudi. Nork daki karrera amaitzean, hara joan, lanera edo ikasketetan jarraitzea.